gr®11

7. Etapa. Otsagabia-Izaba

8. Etapa. Izaba-Zuritza

11.4 Ezkaurreko sahiesbidea

7. Etapa

OTSAGABIA-IZABA

8. Etapa

IZABA-ZURITZA

11.4 ALDAERA

IZABA-ZURITZA
EZKAURRETIK

Mapa GR 11
GR® 11. 7. ETAPA . OTSAGABIA-IZABA
$
20,26 km
}
5 h 45 min
&
734 m
PERFILA-GR11-7

Etapa Otsagabiatik abiatzen da, Jaunxeberradre bordara igotzeko eta handik Arotza mendatera, eta Zotrapearaino igotzen jarraitzeko. Pista utziko dugu, pinu arteko toki belartsu batetik igotzeko, eta bertan bat egingo du Erronkariarren Abelbideak. Lakuagan, inguru oihantsuago batean sartzean, putzu bat aurkituko dugu eskuinean, eta bertatik igarotzen da Erronkariarren Abelbidea eta GR® 11tik bereizten da. Pista altuera galtzen joango da oso leunki. Hegoalderantz bira egiten duen toki batera iritsiko gara, Milingrate Kakueta/Milingrate Peña Blanca pean. Bidexka batetik jarraitu behar da igotzeko eta pagadi batean sartzeko, Saitsederra lepoan. Saitsederreko mazeletan, soilgune baten ondotik, bira handi bat egin behar da eta jaitsi. Idoia baselizara eta Izaba herrira iritsiko gara.

GR® 11. 8. ETAPA. IZABA-ZURITZA
$
11 km
}
3 h 15 min
&
637 m
PERFILA-GR11-8

Izabatik abiatuko gara, Angel Gale plazatik, ekialderantz. Belengo baseliza ezkerretara uzten duen bidexka batetik joango gara, Belabarsaita haitzaren mazeletan. Pista batera aterako gara, beste pista batetik igotzeko Belabartze sakanaren gainean. Belabartzeko Ateetatik igoko gara, Belabartzeko ur-jauzitik igarotzeko. Bideak gora egiten jarraitzen du, bazkaleku batean atera arte. Ingurune ireki batean, hegoalderantz egingo dugu bira, erreka gurutzatuko dugu eta pinudi batean sartuko gara, bidexkatik jarraitzeko. Bidexka hori pixkana oihanean sartzen joango da, garaiera hartzen joateko. Argibiela muinora edo Nafarren Mendatera iritsiko gara, eta bertan hasten da GRT13arekiko lotura. Lehen zatiak, Zuritzako bidegurutzeraino, ibilbidea partekatzen du GR11rekin, Aragoiko lurretan.

GR® 11.4. IZABA-ZURITZA EZKAURRETIK
$
17,08 km
}
7 h 20 min
&
1417 m
Perfila GR11. IZABA-ZURITZA EZKAURRETIK

Ezkaurre 11.4 saihesbidea Txiberriko bordetarantz igotzen da eta gero Telesfororen bordara. Bidea garaiera hartzen joango da Mendikosanzeko mazeletatik, Arrigorrieta gailurrera iritsi arte. Godia haitzerantz edo Tozal de Itoletarantz jarraituko dugu, mendebaldeko mendi-bizkarretik saihesten, Ibongo haitzaren gainean ateratzeko eta Ezkaurreren oinarri harritsura hurbiltzen joateko. Ezkaurreko aintzira eskuinean utzi eta gero, garaiera hartzen joango gara hegoaldeko mazelatik. Pixkana, aldapa bertikaltasuna galtzen joango da, ia Ezkaurre mendiaren gailurrean irteteko. Jaitsieran dago zati arriskutsuena: bidexka estu bat jaisten da Ezkaurre mendiaren iparraldetik, pagadiarekin bat egin arte Abizondo gaina batzen duen gailur oihantsuan. Garaiera galduko dugu Argibiela muinora edo Nafarren Mendatera atera arte.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA