SL®-NA 76

La Boca
bidea

 

$
5 km
}
2 h
&
290 m
Mapa SL-NA 76 LA BOCA BIDEA
Perfila SL-NA76 La Boca bidea
HASIERA: SAN SALBATORE BASELIZA
s
OHARRAK:
  • Ibilbide biribila NA-137 errepidetik doa zati handi batean. Kontu handiz ibili momentu guztietan.
  • Ibilbidearen goiko partean erorketa bertikalak izateko arriskua dago puntu ezberdinetan. Derrigorrezkoa da markatutako bidetik ez ateratzea eta puntu hauetara ez hurbiltzea.

La Boca bidea Ezka ibaiaren gainean dauden malda harritsu eta malkartsuetatik igarotzen da, Santa Barbara mendiaren hegaletan, ibarreko eta Urzainkiko ikuspegi ederrak eskainiz.

Bidea San Salbatore baselizatik abiatzen da, eta aldapa gogorra du 1.000 metroko altueraraino. Handik aurrera lauan ibiltzen da, garaiera galdu gabe, ikuspegi panoramiko bikainak dituen tarte batean. Gero bidexka pixkanaka beherantz doa, NA-137 errepidera heldu arte. Handik Urzainkiraino errepidetik itzultzea besterik ez da geratzen, betiere trafikoari arreta berezia jarriz.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA