gr®321.1

Errege Bidea.
Kontrabandisten Bidea 

$
18,7 km
}
7 h
&
1075 m
Mapa GR321.1 Kontrabandisteen bidea
Perfila GR321.1 Kontrabandisteen bidea
HASIERA: IZABA
s
GOI MENDIKO IBILBIDEA
  • Arrakogoitiko gaina eta Lapatia artean ohikoak dira laino lodiak, eta bat-batean sortzen dira. Beharrezkoa da urte osoan zehar beroki arropa eta GPS-a eramatea. ·
  • Neguan zonalde izoztuak aurkitu ditzazkegu, baita elur-jausi eta erorketa bertikalak izateko arriskua ere. Neguan hemendik ibiltzea oso arriskutsua da.

Kontrabandisten Bidea Izabatik Arrakogoitira doan Errege-Bidearen aldaera zoragarria da. Goi mendiko ibilbidea da, Belagua eta Mintxate ibarrak banatzen dituen gailurreriatik igarotzen dena, eta ikuspegi panoramiko ezin hobeak ditu.

Izabatik abiaturik, oso igoera gogorra dago Ardibidegaineako tontorreraino, eta ondoren zenbait muinotatik igarotzen da.

Larrondo mendia inguratu ondoren Lapatiako lepora iristen da, eta handik Lakartxelako magaletik Arrakogoitiraino. Bertan GR® 12 hartuta Belaguako aterperaino joan daiteke.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA