SL®-NA 81
Mata de Haya
4,5 km
1 h 15 min
95 m
HASIERA: NA-137. Km 45,5 (MATA DE HAYA)
IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA
MAILA ERTAINA-BAXUA. GUZTIENTZAT EGOKIA
Bagomaltako ingurune naturalak, Belaguako txokoa ere deitua, mendebaldeko Pirinioetan hobekien kontserbatzen diren baso guneetako batzuk ditu.
Bide liluragarri hau adin guztietarako egokia da, eta Bagomaltaren inguruko pagadi eta zelaiak zeharkatzen ditu bide erraz eta atseginetik.
Ohikoena da La Dronda ingurura igotzen hastea; han bideak 180 graduko bira egiten du Bitxitozarantz joateko, eta handik Bagomaltara itzultzen da. Bideak marka zuri-berdeak ditu, nahiz eta tarte batzuetan GR® (zuri-gorri-berdea) eta PR® (zuri-hori-berdea) markak dauden.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.