SL®-NA 80
Arrako
5,5 km
2 h
280 m
HASIERA: NA-137. Km 43
OHARRAK:
- Neguan zonalde izoztuak aurkitu ditzazkegu, baita elur-jausiak eta erorketa bertikalak izateko arriskua ere. Neguan hemendik ibiltzea oso arriskutsua da.
Urtaroko emari ezberdineko troka batzuk zeharkatzen ditu ibilbide honek. Ez da gomendagarria uholde kasuetan hemendik zeharkatzea.
Arrakoko itzulia ibilbide zirkular bikaina da, Belagua ibarreko onena laburbiltzen duena: ehun urteko pagadiak, erreka emaritsuak eta Arrakoko ur-jauziaren bazter ederra.
Ibilaldia erlojuaren noranzkoan egitea gomendatzen da, Arrakotik Juan Pito bentarako igoera atseginagoa izan dadin.
Hasieran igoera leuna da, larreetan eta pinudian barrena, baina aurrera joan ahala bidea aldapatsuago bihurtzen da, pagadi liluragarri batera heldu arte.
Arrakorako jaitsiera pikoan ur-jauzitik eta baselizatik igarotzen da.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.