SL®-NA 79

Artikomendia 

$
5,3 km
}
2 h
&
280 m
Mapa SL-NA 79 Artikomendia
Perfila SL-NA79 Artikomendia
HASIERA: NA-137. Km 35,5 (IBOIKO LEZEA)
s
OHARRAK:
  • Neguko hilabeteetan elurrez estalita egon daiteke ibilbidea.
  • Erorketa bertikala izateko arriskua dago metro batzuetan zehar zubi erromanikoaren inguruan, kontu handiz ibili zonalde horretan.
  • Ibilbidea NA-137 errepidetik doa metro batzuetan zehar, beraz arretaz ibili momentu guztietan.

Ibilbide harrigarri honek Belabartze ibarra eta ur-jauzia, Iboiko lezea eta Erdi Aroko bi zubi ezagutzeko aukera ematen du. Horretarako, antzina Erronkariko jendeak udako larreetara joateko erabiltzen zituen bide zaharrak zeharkatzen ditu.

Bidea Otsindunduako zubian hasten da, Iboiko leze ezagunaren ondoan. Gero ibaiarekiko paraleloan jarraitzen du, berehala Belabartzerako igoera hasteko. Behin goian egonda, bidea beherantz doa, Belabartzeko ur-jauzi ikusgarritik igarota, Belagua ibairaino heldu arte. Zubi erromanikoa zeharkatu ondoren, bidea ibaiarekiko paraleloan itzultzen da hasierako puntura.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA