SL®-NA 74

Zuberoako
baseliza

$
6,1 km
}
2h 15 min
&
320 m
SL-NA74-Zuberoako Baseliza
Perfila SL-NA74 Zuberoako baseliza
HASIERA: NA-176. Km 4,9
s
OHARRAK:
Ibilbidea NA-176 errepidetik doa kilometro batean zehar. Kontu handiz ibili momentu guztietan

Zuberoako baseliza Garde inguruko leku estrategikoan dago, mendi-hegal handi baten erdian eta baso trinkoz inguratuta. Eraikuntza nabarmentzen da bere tamaina handiagatik eta barroko estiloko erretaula nagusiagatik.

Ibilbide zirkular hau Mariañe muinoraino igotzen hasten da sigi-sagan doan bidezidor batetik. Gorago pista batekin elkartzen da, berehala ekialderantz doan beste bidexka lauago bat hartzeko. Bidexka Zuberoatik gertu amaitzen da; handik NA-176 errepidera jaisten da beste bidexka bihurri batetik, azken kilometroa errepidetik egiteko.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA