SL®-NA 73
Ezkaren
xuxurlak
3,6 km
1 h 10 min
76 m
HASIERA: ERRONKARIKO HILERRIA
OHARRAK:
IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA
Ezkaren xuxurlak adin guztietarako bide erraza eta atsegina da. Gaiarreren Mausoleo ospetsuan hasi eta ibaiertzeko baso eta pinudi batzuetatik igarotzen da, Ezka ibaiarekiko paraleloan. Ia bide osoak bat egiten du Errege-Bidearekin, beraz, markak zuri-gorri-berdeak dira, herri-bidexken ohiko zuri-berdeen ordez.
Ibilbidea Erronkariko hilerrian hasten da eta une oro Ezka ibaiarekiko paraleloan igarotzen da, lehenik pistatik eta gero pinuen arteko bidexkatik, bide beretik Erronkarira itzultzeko.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.