SL®-NA 72

Azanzoreako 
lezea 

$
2,4 km
}
1 h
&
140 m
Mapa SL-NA 72 Azanzoreako- ezea
Perfil SL-NA 72 Azanzoreako lezea
HASIERA: NA-2130. Km 12,5
s
OHARRAK:
  • Ibilbidea zenbait erreka-zulotatik igarotzen da. Kontuz ibili haiek zeharkatzean.
  • Kontuz haitzuloaren barruko zatian, bertikalki erortzeko arriskua baitago.

Ibilbidearen hasiera Burgi eta Bidankoze arteko errepidean da, eta Azanzoreako lezeraino igotzen da, kareharrizko makurgune handi bat, euri-garaian ur-jauzi handia duena.

Errepidetik abiaturik, bidexka Txestas bordatik igaro eta Lizanzorea eta Ariztoia errekak zeharkatzen ditu. Azkenik, sigi-sagan igotzen da aldapa gogor batetik, lezearen inguruetara hurbiltzeko. Han bideak kiribil bat egiten du, hormen oinarri osoan eta gainaldetik erortzen den ur-jauzi ikusgarriaren behealdean barrena ibiltzeko. Lezean eraketa geologiko interesgarriak ere aurkituko ditugu, hasierako puntura itzuli aurretik.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA