SL®-NA 70
Idoiako baseliza
2,1 km
45 min
60 m
HASIERA: NA-137. Km 32, 7
OHARRAK:
Ibilbidea NA-140 errepidetik doa 500 metroan.
Kontu handiz ibili momentu guztietan.
IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA
MAILA ERTAINA-BAXUA. GUZTIENTZAT EGOKIA
Idoiako baseliza xarma berezia duen lekua da, eta bertara zuhaitzen arteko bidexka eder batetik heltzen da. Ibilbidea Izabara hegoaldetik sartzeko zubian hasten da, eta baseliza bisitatu ondoren, iparraldeko aparkalekutik edo bide beretik itzultzeko aukera ematen du.
Bide hasiera GR11ko zati batekin bat dator; bideko zatirik politena da, horma-artean, tarte harriztatuetan, eta landaretzaz inguratuta.
Baselizan GR 11tik bereizten da eta iparralderantz doa beste bidexka batetik, Eperraren zubiraino. Handik Izabara itzultzen da Uztarrozeko errepidetik.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.