TREKKING

Ibilaldi homologatuak etapaka

GR
IBILBIDE
LUZEAK
SL
HERRIKO
BIDEXKAK
PR
BIDE
LABURRA
GAILURRAK
GAILURRETARA
IGOTZEA
MTB/BTT
LARRA-BELAGUA
TREKKING
PIRI-TREKKING
Ukerdi Insoletik

IPARRALDEKO IBILBIDEA
AUÑAMENDIREN TOURRA

50,8 km

Ezkaurre

PIRINIOEN HEGOALDEKO BIDEA
IBILBIDE LABURRA

48,8 km

piri-trekking

PIRINIOEN HEGOALDEKO BIDEA
IBILBIDE LUZEA

60 km

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea. Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak. Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere. Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren. Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik. Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli. Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik. Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun. Zuhur jokatu. Ez utzi zaborrik mendian. Itxi langak igaro ondoren. Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.