gr®T 13

Belaguako aterpea
L’Abérouateko aterpea

$
19,1 km
}
7 h 51 min
&
1142 m
Mapa GRT 13 BELAGUA-LABEROUAT-EUS
PERFILA-GR13T-BELAGUA-LABEROUAT
HASIERA: BELAGUAKO ATERPEA
s
GOI MENDIKO IBILBIDEA
  • Baliteke neguan bidea elurrarekin estalita egotea, arriskutsua da garai horretan ibilbidea burutzea.
  • Eskualde honetan ohikoa da laino lodiak eta ekaitzak aurkitzea, beraz jantzi aproposak eta beroki arropa eramateabeharrezkoa da GPSarekin batera, urtean osoan zehar.
  • Goi mendiko ibilbidea da, luzera eta desnibel handikoa. Harreta handiz jokatu iblbide osoan

Mugaz bestaldeko GR®T 13 loturak, Nafar GR® 12a eta Frantziar GR® 10a lotzea ahalbidetzen du Belagoako aterpetik Frantziako L’Aberouateko aterperaino Insole mendixkatik igarota (2049 m), muga naturala bi estatuen artean alegia. Behin GR ® 10ean egonda, Leskuneko herrira luzatu daiteke ibilbidea. Belagoako aterpetik bidea hegoaldera doa Añiberkandiatik pasata GR® 12arekin tartetxo bat elkarbanatuz eta Larrako natura erreserba zeharkatuz paisai karstiko ederra erakutsiz. Insole edo d´Anayeko mendixkatik bideak azkar egiten du behera Billare eta Anieko tontorren artetik Sanchésera ailegatuz, GR® 10 loturatik gertu. GR®T 13ko beste adarra hegoaldera doa, Insole tontorretik Aragoiko Linza aterpearekin eta GR® 11rekin lotuz Nafarren Portuaren altueran. Belagoako aterpetik aukera dago Linzara heltzeko Larreriatik pasata GR® 12a hartuta, GR®T 13arekin beste zatitxo bat elkarbanatuz. Bidea seinaleztaturik dago marka txuri eta gorriekin, GR® bide guztiak bezala.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA