gr®321
Errege Bidea. 1. Bide-adarra
Burgi-Bidankoze
13,8 km
5 h
535 m
HASIERA: BURGI
OHARRAK
- Ibilbidearen lehen 1,5 km-etan, NA-137 eta NA-2132 errepideetan ibiliko gara. Joan bazterretik eta ibili kontu handiz bidegurutzeetan.
- Burgi eta Bidankoze artean, ibilbidea ez da iturrietatik edo jendea bizi den lekuetatik pasatzen. Eraman nahikoa ur eta janari, eta kalkulatu indarrak.
Ibilbideak behealdean dauden bi herriak lotzen ditu Binies eta Ezka ibaiak banatzen dituen gailurreriatik. Burgitik ibilbidea iparralderantz doa, Bidankozeko errepidea hartzeko (NA-2132). 200 metroren ondoren, errepidea utzi eta pista hartu behar da, zenbait bordaren ondotik gora eginez. Ondoren 9 kilometroko luzera duen bidetik gailurreria osoa zeharkatzen da, Mendebaldeko Pirinio osoko ikuspegi panoramiko ikusgarriak lagun. Argible mendiaren ondotik igaro ondoren, Bidankoze herri politerantz jaisten hasten da, ibilbidearen amaierara
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.