gr®321

Errege Bidea. 2.Bide-adarra 
Erronkari-Garde 

$
4,9 km
}
1 h 45 min
&
197 m
Mapa GR 321 Erronkari-Garde
Perfila GR321-D2-ERRONKARI-GARDE
HASIERA: ERRONKARI
s
OHARRAK:
  • NA-176
  • Nabarzaturako igoeran, erreka-zulo bat zeharkatuko dugu. Emaria urteko sasoiaren araberakoa denez, kontu handiz ibili beharko dugu euri-garaian.
  • Garde eta Erronkari artean, ibilbidea ez da iturrietatik edo jendea bizi den lekuetatik pasatzen. Eraman nahikoa ur eta janari, eta kalkulatu indarrak.

Bideak Erronkari eta Garde herri ikusgarriak lotzen ditu Nabarzatotik igaroz, orain dela mendeak hustu zen Erronkaribarko herri bakarretik.

Erronkaritik abiaturik, Gazteluko Ama Birjinaren ermitatik, bidea ekialderantz doa, eta basoan barrena jarraitzen du Nabarzatoko hondakineraino. Handik aurrera ibilbidea beheranzkoa da, lurrezko bide batetik lehenik eta pista batetik ondoren, Garde herri lasaira iritsi arte. Garderako jaitsieran erreka-zulo bat zeharkatu behar denez, kontu handiz ibili behar da euri-garaian, emari handia izan dezakeelako.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA