gr®321
Errege Bidea.
3. Bide-adarra
Izaba-Uztarroze
7,2 km
3h 25 min
534 m
HASIERA: NA-137. Km 32, 7
OHARRAK:
- Uztarrozetik igotzean, baliteke ibilbidearen zati batzuk ondo definitu gabe egotea, zuhaitz-mozketen ondorioz. Arreta handia jarri behar zaie GR®-markei.
- Uztarroze eta Izaba artean, ibilbidea ez da iturrietatik edo jendea bizi den lekuetatik pasatzen. Eraman nahikoa ur eta janari, eta kalkulatu indarrak.
Bide hau Errege-Bidearen adar bat da, Izabatik Uztarroze ederrera doana pagadi eta pinudi sarriak zeharkatuz eta mendiaren gainaldetik igaroz. Izabako zubitik abiaturik, bidea berehala aldentzen da GR® 11tik, eta pagadi eder batetik igotzen da Saitsederra inguruan berriz ere harekin elkartu arte. Ibilbidearen punturik garaienean, atzealdean Ori mendia dela, paisaia ikusgarria da. Han GR® 11 berriz utzi behar da iparralderantz joateko, eta bidexkak eta baso-bideak tartekatuz jaisten da Uztarrozeraino.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.