gr®321

Errege Bidea. 1. Etapa
Burgi-Izaba 

$
22,5 km
}
7 h 30 min
&
480 m
Mapa GR 321 Etapa1 Burgi-Izaba
Perfila GR 321 Etapa1 Burgi-Izaba
HASIERA: BURGI
s
OHARRAK:
  • Bideko Ama Birjinaren baselizaren inguruan, bi urkorronte zeharkatu behar ditugu. Haien emaria urteko sasoiaren arabera aldatzen da: udan lehor egon ohi dira, baina euri-garaian nabarmena izaten da.
  • 7,5 kilometroan, NA-137 errepidea zeharkatu beharko dugu ikusgaitasun eskaseko leku batean. Ibili kontu handiz bidegurutzean.
IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA

MAILA ERTAINA-BAXUA. GUZTIENTZAT EGOKIA

1. TARTEA. BURGI-BIDEKO AMA BIRJINAREN BASELIZA
2. TARTEA. ERRONKARI-URZAINKI

Errege-Bidea ibarra hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibilbide lineal interesgarria da, herriak lotzen zituzten bideak erabiltzen dituena.

Lehen etapa Burgiko zubi erromanikoaren ondoan hasten da, eta iparralderantz doa Bideko Ama Birjinaren baselizaraino, betiere Ezka ibaiarekiko paraleloan. Aurrerago ibilbideak NA-137 errepidea zeharkatu eta beste ertzetik jarraitzen du iparralderantz, Erronkariraino. Han berriz zeharkatu behar da ibaia, ezkerreko ertzetik Urzainkirantz joateko. Handik aurrera etapako igoerarik gogorrena hasten da, bide polit batetik, azkenik Izabara jaisteko.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA