1703 metro
Larrondo
7,7 km
4 h 10 min
765 m
HASIERA: NA-137. Km 43 (ARRAKO)
GOI MENDIKO IBILBIDEA
- Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
- Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.
Larrondoko gailur leun eta belartsua eremuko igoera ederrenetariko bat da, Arrakoko trikuharritik hasita eta ehunka urteko pagadia zeharkatuta.
Arrakon hasiko gara, eta trikuharriaren eta Arrakoko Ama Birjinaren baselizaren ondotik igaroko gara SL-NA 80rekin eta Zarzakuleako GR 321.1rako saihesbidearekin bat eginez. Metro batzuk eginda, S L-NA 80 eskuinean utziko dugu eta Zarzakuleako saihesbidetik joanen gara. Sanson bordaren ondoren pinudian sartuko gara igoera gogor batetik, eta aurrerago ehunka urteko pagadi ederretik joanen gara goiko aldeko mendi-hegal belartsuetara heldu arte.
Handik Lapatiako leporantz zuzenduko gara. Metro batzuk lehenago, Zarzakuleako lotura GR 321.1 Kontrabandisten bidearekin elkartuko da; bide hau gurutzatu eta Lapatiako lepoan izanen gara. Hegoalderantz, Larreetan gora eginez, Larrondoko gailurrera helduko gara (1.703 m).
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.