1982 metro

Lakartxela

 

$
8,9 km
}
3 h 40 min
&
607 m
Mapa Lakartxela
Perfila Lakartxela
HASIERA: NA-137. Km 50,4 (YEGUACEROS)
s
GOI MENDIKO IBILBIDEA
  • Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
  • Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.

Lakartxela mendia (1.982 m) Belagua ibarraren gainean nabarmentzen da eta gailur-lerro harkaiztsua osa­tzen du inguruko beste tontor batzuekin batera: Keleta (1.904 m), Ezkieta (1.906 m), eta Binbaleta (1.758 m) ipar ekialdeko isurialdean.

Lakartxelara igotzeko bide motzena Yeguacerosetik (1.375 m) abiatzen da. GR 12ri jarraikiz, bideak gora egiten du desnibel txikiko larreetan barna Arrakogoitiko leporaino. Bertan GR 321 Errege-bideak, GR 321.1 Kontrabandisten bideak eta GR 12k bat egiten dute.

GR 12tik jarraituko dugu ipar mendebalderantz, Binbaletako hegalaren ertzetik gora eginez, zirku harkaiztsu ikusgarrian barneratzeko. Binbaletako lepotik gora, igoera gogortuko da; azkeneko 160 metroko desnibela oso aldapa pikarretik egin behar da Lakartxelako tontorrera heltzeko.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.