2444 metro

Hiru Erregeen
Mahaia

 

$
22,2 km
}
9 h 25 min
&
1564 m
Mapa Hiru Erregeen Mahaia
Perfila Hiru Erregeen Mahaia
HASIERA: MATA DE HAYA
s
GOI MENDIKO IBILBIDEA
  • Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
  • Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.

Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) Nafarroako Pirinioetako gailurrik altuena da. Oso ibilbide gogorra da desnibelagatik zein luzeragatik, egokia soilik sasoi onean dauden pertsonentzat. Mata de Hayatik abiaturik, lehenik Belaguako txokoan barneratuko gara, eta ondoren Larrako Natura-Erreserba zeharkatuko dugu, Mendebaldeko Pirinioetan hobekien kontserbaturiko eta xarmarik handienetako gunea. Lehen zatian PR-NA 203 bidetik joanen gara, eta aurrerago, PR-NA 203 bidea Larreriara desbideratzen denean, Belagua ibaiaren ertzetik joanen gara, Aztaparretako sakanetik Erregearen Haitzerantz.

Lehenengo desnilbel gogorrak igo eta gero, 1.600 metroko altueran, Larreriako lepotik datorren GR 12 bidearekin elkartuko gara. Bertatik gora eginen dugu GR 12 bidetik Larrako ateko sakonuneraino, eta gero ekialderantz igotzen jarraituko dugu, Hiru Erregeen Mahaira heltzeko.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.