2044 metro

Arlas

 

$
4,6 km
}
1 h 55 min
&
325 m
Mapa Arlas
Perfila Arlas
HASIERA: ERNAZ LEPOA
s
GOI MENDIKO IBILBIDEA
  • Leize eta zulo asko dituen eremu kastikoa da; erortzeko arriskua dago. Neguan edo lainoa dagoen egunetan kontu handiagorekin ibili.
  • Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
  • Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.

Ernaz lepotik abiaturik, Arlas mendia (2.044 m) ibilbide erraza eta laburra da; Auñamendira igoeraren osagarri bezala ere egin daiteke. Ibilbide gehiena Auñamendira igotzen den bidetik egiten da. Hasi eta berehala altuera irabaziko dugu Arlasen hego-mendebaldeko magalean kokatzeko. Hau zeharkatu ondoren azken aldapari ekinen diogu Pescamou Lepotik; desnibela oso handia da, baina minutu gutxitan tontorrera iritsiko gara. Bertatik La Pierre Saint Martin eski-guneko eta Soum Couy mendiko ikuspegi ezin hobeak izanen ditugu.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.