gr®321
Errege Bidea. 2. Etapa
Izaba-Belaguako aterpea
17,6 km
6 h 30
299 m
HASIERA: IZABA
OHARRAK:
- Belaguako lautadan, Belagua ibaia bi aldiz zeharkatu beharko dugu. Udan lehor egon ohi da, baina eurigaraian emari nabarmena izaten du.
- Ibilbideak NA-137 eta NA-140 errepideak zeharkatzen ditu hainbat aldiz eta, zati batzuetan, horietan ere ibiliko gara. Kontuz ibili.
- Arrakogoitin oso ohikoa da oso azkar laino zerratua sortzea. Arropa beroa eta GPSa eraman behar da, urtaro guztietan.
IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA
MAILA ERTAINA-BAXUA. GUZTIENTZAT EGOKIA
TARTEA. IZABA-ASOLAZE KANPINA
Ibilbide eder hau Izabatik Arrakogoiti leporaino doa Belaguako ibarraren hondotik; handik Belaguako aterperaino joan daiteke
GR® 12 bidezidorretik 3 kilometro eginda.
Ibilbidea Uztarrozeko errepidea zeharkatuz hasten da, iparralderantz joateko, errepide zati laburrak eta bidexka tartekatuz Asolaze kanpineraino. Handik ibilbidea baso polit batean barneratzen da eta, Belagua ibaia zeharkatu ondoren, Arrako baselizara heltzen da. Han azken igoera aldapatsua hasten da, Juan Pito bentaren ondotik igaro eta mugan dagoen Arrakogoiti lepora heltzen dena.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.