gr®321.2

Errege Bidea.
Arrako-Belaguako aterpea

$
7,3 km
}
2 h 45 min
&
571 m
Mapa GR 321.2 Arrako-Belaguako aterpea
Perfila GR321 Bide-adarra 2 Arrako-Belaguako aterpea
HASIERA: NA-137. Km 43 (ARRAKO)

Arrakora heldu baino lehenago, GR®321 Errege-bideak Belagoa ibaia bitan zeharkatzen du jarraian. Udan ibaiak ez du ia urarik eramaten, baina euri denboraldietan eta urtzaroan zaila izan daiteke ibaia zeharkatzea.

Pasagune hauek ekiditeko beste bide aldaera markatu da GR® 321.2 bezala. Bide aldaera hau Mata de Hayara doa eta ibaia errepideko zubitik zeharkatzen du. Handik Belagoako aterperaino jeisten da Zemetoko pasabidetik igaro ondoren. Urtea eguraldiaren arabera arraroa ez bada, hemendik joatea gomendatzen da batez ere abendua eta maiatza bitarte, hilabete gora hilabete behera.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa. Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean. Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA