1945 metro
Txamantxoia
13,5 km
6 h
1026 m
HASIERA: ASOLAZE KANPINA
GOI MENDIKO IBILBIDEA
- Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
- Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.
Txamantxoia mendiko tontorrera doan igoera-bide bikaina mendebaldeko gailur-lerro luzea aprobetxatuz. Ibilbidean marka zahar gorriak eta urdinak daude, gailur-lerroaren goialdera eramanen gaituztenak.
Asolaze kanpinetik abiatu (925 m) eta osorik zeharkatuko dugu goiko aldeko langaraino. Handik aurrera gune oihantsuan barneratuko gara bide eder bati jarraituz: bide hau Izabatik Arrakogoitiko lepora doan GR 321 Errege-bidearekin bat dator.
Lepo batean GR321 bidea alde batera utzi eta eskuinera jo beharko dugu Txamantxoiarantz igotzeko. Gora jarraituko dugu zura ateratzeko bide bat igarota, eta hegal belartsuetan barna mendebaldeko mendi-bizkarreraino helduko gara. Larreetan gora eginez Belaguako eta inguruetako ikuspegi ederrak gozatuko ditugu. Azken aldapa txikiagoak igaro ostean Txamantxoiako gailurra zapalduko dugu (1945 m), bere zutoin geodesiko handiarekin eta postontzi metalikoarekin.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.