1890 metro
Lapakiza
16,5 km
6 h 50 min
1112 m
HASIERA: MATA DE HAYA
GOI MENDIKO IBILBIDEA
- Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
- Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.
Lapakiza Linzola mendira igotzeko bide bera hartu behar dugu: Belaguako txokoa zeharkatu Aztaparretako sakanerantz, Erregearen Haitzerantz gora hasi, eta azkenik Larreriako lepotik datorren GR 12 bidearekin elkartu.
1.890 metroko altueran, Larrako ateetako sakonunean, GR 12a utzi eta hegoalderantz abiatuko gara gailur-lerroaren bila, handik tontorrerako bidea egiteko. Gailurra behatoki ezin hobea da Linza ibarra eta hori inguratzen duten mendiak ikusteko.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.