1291 metro

Haitzeko Ama
Birjinaren baseliza

 

$
8,2 km
}
3 h 50 min
&
680 m
Mapa Haitzeko Ama Birjinaren Baseliza
Perfila Haitzeko Ama Birjinaren Baseliza
E
HASIERA: ERDI AROKO ZUBIA (BURGI)

Burgitik Haitzeko Ama Birjinaren baselizara igotzen den bide klasikoa da. Salvatierra de Escatik (Zaragoza) ere igotzeko aukera dago.
Herrian hasita (632 m), zubitik Ezka ibaia zeharkatu eta eskuineko hormigoizko bidea hartuko dugu. Metro batzuk aurrerago bide hau utziko dugu, gora doan eta landaretza sarria duen bidexka hartzeko. Bidexka honek GR® 15 zaharrarekin bat egiten du batzuetan. Pixkanaka gora joanen gara, eta Burgiko arroilako ikuspegi paregabeak izanen ditugu. Txabalko iturriko saihesbidetik igaro eta gero, landaretza gutxiago duen eremu lauago batera helduko gara, Haitzeko Ama Birjinaren baselizara zuzenean doan mendi bidea hartzeko (1291 m).
Minutu gutxitan helduko gara baselizara (1677an eraikia). Ondean egoera bikainean dagoen aterpe librea aurkituko dugu. Baselizatik Pirinioetako ikuspegi ezin hobea izanen dugu; mendebaldean llloneko zerra, eta iparraldean Burgiko arroila.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.