2504 metro
Auñamendi
12,7 km
5 h
797 m
HASIERA: ERNAZ LEPOA
GOI MENDIKO IBILBIDEA
- Leize eta zulo asko dituen eremu kastikoa da; erortzeko arriskua dago. Neguan edo lainoa dagoen egunetan kontu handiagorekin ibili.
- Goiko aldean laino itxia ohikoa da; bat-batean sortzen da. Beharrezkoa da urte osoan jantzi beroak eta GPS-a eramatea.
- Neguan gune izoztuak egon daitezke, baita elur-jausi eta eroriko bertikalak izateko arriskua ere. Urtaro horretan egiten bada, beharrezkoa da segurtasun eta autobabes material egokia eramatea.
2.500 metrotik gorako lehenengo gailurra da Mendebaldeko Pirinioetan. Horregatik, bai eta bere piramide itxuragatik eta euskal mitologian duen izaera sakratuagatik ere, Anie edo Auñamendi mendizaleen kutunetako bat da eta jende asko erakartzen du. Dena dela, ez da ahaztu behar oso ibilbide gogorra dela, beraz beharrezkoa da sasoi onena izatea.
Ernaz lepotik ekialdera egin behar da, Arlaseko mendi-hegalerantz igoz. Hegomendebaldeko hegalaren ertzetik igaro ondoren Pescamou Lepora helduko gara. Handik aurrerako bidean frantsesezko seinaleak eta marka horiak aurkituko ditugu, Auñamendira bideratzen dutenak.
Berehala Larrako lautada karetsuan sartuko gara; hemen kontu handiz ibili beharko dugu ibilbidearen inguruan dauden zulo eta leizeak direla eta. Iparraldetik Burlong edo Pourtet gailurren ondotik igaro eta gero, Auñamendiko piramide ikusgarriaren oinera helduko gara. Azken bide zati hau igotzeko, piramidea inguratu eta hegoaldeko isurialdetik ekin behar zaio; aldapa gogorra sigi-sagan ibiliz gainditu ondoren gailurrean izanen gara (2.504 m).
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.