SL®-NA 82

Zemeto 

$
4 km
}
1 h 30 min
&
175 m
Mapa SL-NA 82 Zemeto
Perfila SL-NA82 Zemeto
HASIERA: NA-137. Km 51 (BELAGUAKO ATERPEA)
s
OHARRAK

Gerta daiteke neguan elurrak bidea estaltzea, kontu handiagorekin ibili hilabete horietan.

IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA

MAILA ERTAINA-BAXUA. GUZTIENTZAT EGOKIA

Bidexkak Belagua ibarraren goialdea ezagutzeko aukera ematen du, bai eta goi mendira modu errazean hurbiltzeko ere. Gainera, bidean pago lerdenak eta ibarraren gaineko behatoki panoramiko ikusgarria aurkituko ditugu.

Hasiera Belaguako aterpean da. Eskilzarrako lautadara jaisten da eta Zemetoko pasabide esturaino jarraitzen du, han mendebalderantz biratzeko. Handik gutxira, behatokiko saihesbidearen ondotik igarotzen da; ikuspegi gomendagarria oso. Gero basoan barrena jarraitzen du, ia Frantziako errepidea ukitu arte. Azkenik, mendi-hegalaren erditik Belaguako aterperaino igotzen da.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA