SL®-NA 78
Burgiko arroila
2,4 km
40 min
45 m
HASIERA: ERDI AROKO ZUBIA
Burgiko arroilaren ibilbidea oso laburra eta interesgarria da. Burgiko Erdi Aroko zubia eta hegaztien begiratokia lotzen ditu, Ezka ibaiarekiko paraleloan. Oso ibilbide atsegina da, eta maila guztietako pertsonentzat egokia, ez baitauka ez maldarik, ez oztopo teknikorik. Hala ere, zenbait lekutan, umeekin kontuz ibili behar da, bidearen eta ibairen arteko tartea handia baita.
Ibilbidearen erakargarritasun nagusiak paisaia eta hegaztiak dira. Izan ere ibilbidea Burgiko arroila izena daukan kareharrizko mehargunean sartzen da. Hegazti harrapariak eta harkaiztarrak ikusteko leku paregabea da.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.