SL®-NA 71

Uztarrozeko 
txokoak 

$
4 km
}
1h 15 min
&
118 m
Mapa SL-NA 71 Uztarrozeko txokoak
Perfila SL-NA71 Uztarrozeko txokoak
HASIERA: NA-140. Km 53,8
s
OHARRAK:

Bidea NA-140 errepidetik doa zati batean zehar eta Amuku troka zeharkatzen du. Hemen ur-emaria aldakorra izan daiteke eurien arabera.

IBILALDI NORDIKORAKO EGOKIA

MAILA ERTAINA-BAXUA. GUZTIENTZAT EGOKIA

Uztarroze inguruan egiten den txango xume honek harritzen du herriko ikuspegi ederrak eta baso sarria direla eta. Herriko tradiziozko arkitektura hain ongi kontserbatu denez, gaur egun Uztarroze Pirinioetako herririk ederrenetariko bat da.

Bidea Iribarne auzotik, hilerritik eta Zaindaritzaren ermitatik igarotzen da Zabalea auzora heldu arte, eta handik NA-140 errepidearekiko paraleloan doan beste bidexka bat abiatzen da. Ondoren Uztarrozera itzultzen da Irigoine auzotik; Amuku errekan kiribil bat eman eta gero, azken zatia Errege-Bidearekin bat egiten duen tarte batetik egiten da.

GOMENDIOAK

Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.

Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.

Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.

Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.

Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.

Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.

Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.

Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.

Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.

Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.

GOGOAN IZAN

Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.

Zuhur jokatu.

Ez utzi zaborrik mendian.

Itxi langak igaro ondoren.

Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.

BIDEAREN JARRAIPENA

NORABIDE ALDAKETA

OKERREKO NORABIDEA