PR®-NA 203
Mata de Haya-Larreria-Zemeto
12,2 km
5 h
720 m
HASIERA: NA-1370. Km 45,5 (MATA DE HAYA)
OHARRAK:
- BELAGUA IBAIA
- BITXITOZA ERREKA
- Gerta daiteke neguan elurrak bidea estaltzea, kontu handiagorekin ibili hilabete horietan. Gainera zonaldean laino lodiak sarri agertzen dira, hortaz, beharrezkoa da urte osoan zehar beroki arropa eta GPS-a eramatea.
®Ibilbide zirkular gogor hau Belagoako txokotik Larrako Erreserba Naturalaren bihotzeraino doa, pagadi eta goi mendiko paisaia harritsu eta basati asko zeharkatuz. Luzea ez bada ere, aldapak oso pikoak dira; beraz, ezinbestekoa da sasoian egotea ibilbidea egiteko.
Bagomaltatik, ibilbidea ekialderantz doa SL®-NA 81ekin bat egiten duen tarte batean, ondoren Bitxitozako erreka-zulorantz jotzeko. Larreriaraino igoera pikoa egin ondoren bidea GR12®rekin elkartzen da tarte batean, eta handik beste lepo batera jarraitu behar da, pagoen arteko jaitsiera ederrari ekiteko. Zemetoko behatoki ikusgarritik igaro ondoren Bagomaltara itzultzen da, lehenik bidexka batetik eta gero errepidetik.
GOMENDIOAK
Aukeratu taldearen eskarmentuarekin bat datorren ibilbidea.
Aldez aurretik kontuan hartu denborak, distantziak eta desnibelak.
Kontuan hartu iragarpen meteorologikoa.
Prestatu ordezko plan bat, ibilaldia laburtu behar baduzu ere.
Jakinarazi nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
Hasi ibilaldia zentzuzko ordu batean.
Ez bereizi taldetik, eta ez utzi inor bakarrik.
Kontuan izan behar izanez gero ordezko bide laburrago bat har dezakezula, edota buelta eman, eta beste egun batean itzuli.
Jan eta edan behar denean; babestu eguzkitik.
Erabili mapak gidatzeko, eta gogoan izan kalkulatutako denbora, plangintzaren arabera zoazela egiaztatzeko.
GOGOAN IZAN
Ibiltari bakoitza da bere segurtasunaren arduradun.
Zuhur jokatu.
Ez utzi zaborrik mendian.
Itxi langak igaro ondoren.
Txakurrak lotuta eraman ganadua dagoen eremuetan.